Mendi maratoia

Remi Bonnetek eta Ida Nilssonek irabazi dute Zegama Aizkorri lasterketa

Zortzigarren egin du Aritz Egea urretxuarrak eta irabazlearengandik hamaika minutu eta hemezortzi segundora helmugaratuta.

Lehen hiru gizonezkoak. GOIERRIKO HITZA
2018ko maiatzaren 27a
10:49
Entzun

Faboritoetan zen arren, Stian Angermund-Vikek bigarren tokiarekin konformatu behar izan du norvegiarrak. Lehen euskalduna, berriz, Aritz Egea izan da. Zortzigarren postua egin du Egeak. Bidean arazoak ere izan ditu eta izterrari eusten ikusi zaio Moano parean, baina amaieraraino heldu da urretxuarrak eta lehen postutik 11 minutu eta hemezortzi segundora sartu da.

Hiru ordu, 53 minutu eta 56 segundoko denbora egin du Remi Bonnet suitzarrak Zegama Aizkorri ibilbidea, eta harengandik minutu eta 30 segundora sartu da iazko irabazlea. Hirugarren postuan, berriz Bartlomiej Przedwojewski, bost minutu eta hogei segundora. 

Ida Nilsson izan da emakumezkoetan lehena, lau ordu, 38 minutu eta 39 segundoko denborarekin. Laura Orgue Vila izan da bigarren, zazpi minutu eta hogei segunduko aldearekin. Nilssonen aurretik joan da Orgue lasterketaren zati handi batean, baina suediarrak aurrea hartu dio. Hirugarren sartu da Ruth Croft bederatzi minutu eta 59 segundora.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.