ATLETISMOA

Renaud Lavillenieren munduko marka pertika jauzian (6,16)

Pertika jauzilari frantziarrak zentimetro batean ondu du Sergei Bubka handiak orain 21 urte lortutako marka. 

Julen Etxeberria.
2014ko otsailaren 15a
22:05
Entzun

Renaud Lavillenie 27 urteko pertika jauzilari frantziarrak balentria egin du, munduko marka berria ezarrita. Lavilleniek 6,16 metroko jauzia egin du, eta zentimetro batean ondu du orain 21 urte Sergei Bubka handiak lortutako marka. Frantziarrak Donetsken (Ukraina) egin du balentria, Bubkak bere azken marka egin zuen pabiloi berean, eta Bubka beraren aurrean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.