Renault utzi dute Briatorek eta Symondsek
1 FORMULA. Renaultek atzo iragarri zuen Flavio Briatore kirol zuzendariak eta Pat Symonds zuzendari teknikoak taldea utzi dutela, Nelson Piquet auziagatik. Gidari brasildarrak FIA Nazioarteko Automobilismo Federazioari aitortu zion Briatorek eta Symondsek apropos hormaren kontra jotzeko esan ziotela iaz Singapurko Sari Nagusian, Fernando Alonso taldekideari mesede egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu