Retegi Bi eta Aritz Lasa nor baino nor gehiago gaur, Urretxun

Ez dago faboritorik final-zortzirenetako lehen kanporaketarako; irabazlea Barriolaren aurka ariko da hurrena

jon eskudero
Donostia
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Luze baino lehen Aspe enpresan Titin III.aren hutsunea betetzeko bi hautagai nagusiak, Retegi Bi eta Aritz Lasa, aurrez aurre ariko dira gaur, Urretxun, lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetako lehen kanporaketan (22:15, ETB1). Neurketa orekatua espero da, eta ez dago faborito garbirik. Lasak erakustaldia emanda irabazi zion Urrutikoetxeari joan den astean (22-5), eta konfiantzaz beterik dago. Aurrean erraz bukatzen du tantoa. Gaur, gainera, etxean ariko da.

Retegi Bik, baina, dohain handiak ditu kaiolan aritzeko, eta sasoi onean heldu da txapelketara. Orain bi urte finalerdietako ligaxkan sartu zen, Olaizola II.a kanporatuta. Ordukoaren parera iristea edo hobetzea du helburu nafarrak. Lasak eta Retegik ez dute inoiz elkarren kontra jokatu lau t'erdian.

Bihar, berriz, final-zortzirenetako beste bi kanporaketa jokatuko dira. Iruñean Bengoetxea VI.a eta Olaetxea ariko dira, eta Bilbon Olaizola II.a eta Berasaluze VIII.a. Pilota aukeraketetan ez zen arazorik egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.