Pilota

Retegi Bik eta Idoatek 14an jokatuko dute buruz burukoaren finalerdia

Eratsungoak, eskuko minez, astebetez atzeratzeko eskatu du, eta EPELek onartu egin du 

Retegi Bi. JUAN CARLOS RUIZ / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko ekainaren 2a
13:33
Entzun

Julen Retegi eta Mikel Idoateren arteko buruz buruko txapelketako finalerdia hilaren 14an jokatuko da. Pilotalekua zehazteke dago oraindik. Hasiera batean asteburu honetan jokatzekoa zen, baina Retegik, eskuko minez, astebeteko atzerapena eskatu du eta EPELeko epaileak onartu egin du. Retegik mina du ezker eskuko hatz erakuslearen azpian, eta astebetean hobera egin dezakeela uste du. Arautegiak aldaketa hori ahalbidetzen du, ez duelako hurrengo faseko partidako datan eragiten.

Lehen finalerdia Mikel Urrutikoetxeak eta Juan Martinez de Irujok igande honetan jokatuko dute, Bilbon

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.