Retegi Bik eta Saralegik ligaxkan sartzeko azken aukera dute jokoan

Eratsungoa da faborito gaur Tolosan, baina alde handirik gabe, biak baitira lau t'erdiko espezialistak

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Lau t'erdiko txapelketako bigarren faseko kanporaketak gaur bukatuko dira, Julen Retegik eta Ekaitz Saralegik Tolosako Beotibarren jokatuko duten partidarekin (16:30). Retegi da faborito apustuzaleentzat, baina alde handirik gabe, biak baitira espezialistak lau t'erdiko jokoan. Irabazten duenak Irujoren aurka jokatuko du igandean Eibarren. B multzoko beste partida Berasaluze VIII.ak eta Barriolak jokatuko dute, gaur zortzi, Gernikan.

Oso itxura ona du gaurko kanporaketak, eta biek asko dute jokoan. Bientzat lau t'erdiko txapelketa da urteko lehiarik garrantzitsuena, eta izen handien ligaxkan sartzen denak ondo baino hobeto izango ditu eginak etxeko lanak. Bide horretan, Retegi Bi ageri da faborito. Duela bi urte finalerdietako ligaxkan sartu zen, eta lanak eman zizkien oilarrei. Gainera, urtez urte hobeto jokatzen duela erakutsi du.

Saralegiren kasua ezberdina da: lau t'erdian aritzeko dohain tekniko handiak izan arren, urrun jota final-laurdenetara iritsi izan da txapelketan. Iragan astean, 22-11 irabazi zion Albisuri, eta sasoiko dagoela erakutsi. Retegiren aurka bi aldiz jokatu du lau t'erdian, biak iazko udan, eta biak feria bereizitan, eta biak irabazi zituen: 18-10 sanferminetan eta 22-7 Gasteizen. Txapelketan, berriz, ez dute inoiz jokatu elkarren aurka. Dena den, binaka estatistika Retegiren aldekoa da, Saralegiren aurka jokaturiko azken lau partidak irabazi baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.