Retegi Bik hazten jarraitzen du

Eratsungoak aurkako 9-0eko emaitzari buelta emanda kanporatu du Olaizola I.a Lau t'erdiko San Fermin Torneotik

Imanol Magro Eizmendi.
2008ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Julen Retegi Lau t'erdiko San Fermin Torneoko final-laurdenetarako sailkatu zen atzo, Hondarribian Asier Olaizolari irabazita. Apustuzaleentzat Goizuetakoa faborito zen arren, Eratsungo gazteak ezker dotorea eta defentsa lanari esker egin zuen aurrera. Retegik bihar jakingo du hurrengo kontrarioa nor duen, Oinatz Bengoetxeak eta Iker Arretxek Tolosan jokatuko duten partidan.

Asier Olaizolak indartsu ekin zion partidari. Eskuinez fresko eta bortitz, kontrarioa baino askoz gehiago zen piloteoan (9-0). Retegi, baina, adoretsua da eta lanean jarraitu zuen. Eratsungoak azken hamalau partidak irabazi ditu jarraian, eta atzo erakutsi zuen zergatia. Ondo mugitu zuen pilota, ezkerrez bereziki, Olaizola lekutik atera eta tantoa sartzeko. Sakatu ere ondo sakatu zuen, partida orekatu arte (17-17).

Olaizolak pilota indartsua atera zuen azken txanparako, eta tartea ireki zuen berriz (20-17). Ez zuen erabaki baina, Retegik defentsari esker berreskuratu baitzuen sakea, eta jarraian egin zituen azken bost tantoak. Azkena oso polita izan zen, hormabiko oso itxi batekin lorturikoa.



Olaizola I.a 20

Retegi Bi 22

Iraupena. 55 minutu.

Pilotakadak.265

Saketik. Olaizola I.ak 5; Retegik 7.

Markagailua. 9-0, 9-6, 10-6, 10-8, 11-8, 11-10, 14-10, 14-14, 15-14, 15-15, 17-15, 17-17, 20-17, 20-20 eta 20-22.

Bestelakoak. Jende gutxi Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.