Reyes Estevez kataluniarrak gizonezkoetan eta Zulema Fuentes Pila espainiarrak emakumezkoetan irabazi dute gaur Iruñeko XVI. Milia. Laugarren aldia da Estevezek milia irabazi duela. Erraz gailendu da, hasieratik bukaerara kontrolpean eduki baitu lasterketa (4.15eko denbora egin du). Bigarren eta hirugarren postuan bi espainiar geratu dira: Miguel Quesada (4.18) eta Manuel Olmedo (4.19).
Emakumezkoen podiumera hiru ahizpa igo dira: Zulema Fuentes lehen postuan (4.52), Iris Fuentes bigarrenean (4.53) eta Margarita Fuentes (4.53) hirugarrenean. Amaierako esprintean nagusitu da Zulema. Hiru aldiz jarraian irabazi du hark Iruñeko Milia.
Kirola
Reyes Estevez eta Zulema Fuentes garaile Iruñeko Milian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu