Reyes Karrerek (Errenteria, Gipuzkoa, 1966) Bera Berako entrenatzaile izateari utziko diola iragarri du gaur. Denboraldi amaieran utziko du kargua; erabakia duela hainbat hilabete hartu zuen.
Tati Garmendia kirol arduraduna izan du ondoan Karrerek, eta azken sei urteetan bi kopa eta bi superkopa lortu dituztela gogorarazi du, baita maiatzean beste zerbait ospatzea espero duela ere. "Reyes Karrerez hitz egitea konpromisoaz, lanaz eta seriotasunaz hitz egitea da. Klubarekin lotura estua izan du, eta sekulako lana egin du. Nik hemen denbora gutxi daramadan arren, kluba osatzen dugun guztien izenean hitz egiten dut, eta balore horiengatik beti eskerrak eman beharko dizkiogu. Aro berri bat hasiko dela uste dut, baina aurrerago hitz egingo dugu hortaz. Galera handi bat izango da, baina kito, beste aro bat hasiko da", adierazi du Garmendiak.
Errenteriako entrenatzaileak, Astroc Sagunt taldea utzi, eta hiru sasoitarako kontratua sinatu zuen 2007an Donostiako klubarekin.
Aurten, Espainiako Kopa irabazi ondoren elkarrizketatu zuen BERRIAk Karrere. Elkarrizketa, hemen.