ITALIAKO GIROA

Robbie McEwen esprintean nagusitu da Italiako Giroko bosgarren etapan

Lotto taldeko australiarra indartsuena izan da Spoleton bukatu den Italiako Giroko gaurko etapan. Etapa irabazteko faborito Alessadro Petacchi ezin izan da azkeneko esprintean sartu bere taldekide batek azkeneko bihurgunean aurrera egitea eragotzi diolako. Simonik lidertzari mantendu dio.

2004ko maiatzaren 13a
17:47
Entzun
Robbie McEwen izan da bizkorrena Civitella in Val di Chiana eta Spoletoren arten korritu Italiako Giroko bosgarren etapan. Gaurkoa paregabeko abaganea zen esprinterrek azkeneko metroetan irabazlea zein izango zen erabaki zezaten, izan ere ia maldarik gabeko ibilbide bati bukaeran zirkuitu bati hiru buelta eman beharra gehitze baitzitzaizkion.

Australiarraren ostean Pollack iritsi da, hirugarren tokia Zanottirentzat izan den bitartean. Esprint bukarea guztietan faborito agertzen den Petacchi ezin izan da garaipenerako lehian sartu. Izan ere azken bihurgunean Marco Velo taldekideak aurtengo Giroko gizonik indartsuenari aurrera egitea eragotzi dio. Gaurko etaperen ondoren ez da aldaketa garrantzitsurik egon sailkapen nagusian eta Gilberto Simonik arazorik gabe eutsi dio lidertzari.

Sailkapen Nagusia, Civitella-Spoleto 177 Km

1 MC EWEN Robbie LOT 4:24:57

2 POLLACK Olaf GST 4:24:57

3 ZANOTTI Marco IVIN 4:24:57

4 USOV Alexandre PHO 4:24:57

5 D'AMORE Crescenzo A&S 4:24:57
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.