Futbola
Roberto Baggiok futbola uztea erabaki du
Roberto Baggiok ekainaren 30ean futbola utziko duela iragarri du. Azken bi urteetan partida ugari galdu ditu lesioen ondorioz. Kontuak kontu, Baggiok du inoiz futbolean jokatzen jarraitzeko itxaropena galdu, futbola "nire bizitzako pasiorik handiena delako" . Italiako selekzioaz gain, Fiorentina, Juvestus, Milan, Bolonia, Inter eta Brescia taldeetan aritu da profesional gisa.
"Oraingo honetan ziur naiz; futbola uztea erabaki dut. Futbola nire bizitzako pasiorik handiena da, baina, zoritxarrez, denbora gutxi gelditzen zait futbolari bezala". Hala mintzatu da Roberto Baggio Italiako telebista batean. Baggiok 37 urte ditu, eta inoizko jokalaririk onenetakoa izan da. Kalitate handiko jokalaria, aurrelari peto-petoa ez izan arren, 200 goletik gora sartu ditu Italiako ligan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu