Roberto Ferrarik (Androni Giocattoli-Venezuela) irabazi du Italiako Giroko 11. etapa. Francesco Chicchi sartu da bigarren, eta haren atzetik sailkatu dira Tomas Vaitkus, Mark Cavendish eta Manuel Belleti. Erorikoa izan da azken kilometroan.
Sailkapen nagusian Joaquim Rodriguez da lider. Bigarren Ryder Hesjedal dago, eta hirugarren Paolo Tiralongo.
Bihar korrituko dute 12. etapa: Seravezza-Sestri Levante (157 kilometro).
Orain arteko etapak
- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.
- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney.
- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney.
- 4. etapa: Verona-Verona. Irabazlea: Garmin taldea. Liderra: Ramunas Navardauskas.
- 5. etapa: Modena-Fano. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Ramunas Navardauskas.
- 6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio. Irabazlea: Miguel Angel Rubiano. Liderra: Adriano Malori.
- 7. etapa: Recanati-Rocca di Cambio. Irabazlea: Paolo Tiralongo. Liderra: Ryder Hesjedal.
- 8. etapa: Sulmona-Laceno. Irabazlea: Domenico Pozzovivo. Liderra: Ryder Hesjedal.
- 9. etapa: San Giorgio Nel Sannio-Frosinone. Irabazlea: Francisco Ventoso. Liderra: R. Hesjedal.
- 10. etapa: Civitavecchia-Assisi. Irabazlea: Joaquim Rodriguez. Liderra: Joaquim Rodriguez.
- 11. etapa: Assisi-Montecatini Terme. Irabazlea: Roberto Ferrari. Liderra: Joaquim Rodriguez.