Michael Rogersek (Tinkoff) irabazi du Italiako Giroko azken-aurreko etapa, ekitaldi honetan lortu duen bigarren etapa garaipena. Australiarra izan da indartsuena Zoncolan mendate gogorrean amaitutako saioan. Sailkapen nagusiko lehiari dagokionez, apenas egon den aldaketarik. Lehen bi sailkatuak, Nairo Quintana (Movistar) eta Rigoberto Uran (Omega) elkarrekin helmugaratu dira, eta denbora atera diete aurkari guztiei. Gaur amaituko da Giroa, Triesten, eta bi kolonbiarrak igoko dira podiumeko lehen bi kosketara. Fabio Aru italiarra (Astana) izango dute ondoan.
TXIRRINDULARITZA
Rogersentzat bigarrena
Zoncolanen amaitutako etapak ez du ezer aldatu sailkapen nagusiko lehen postuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu