Txirrindularitza-Euskal Herriko Itzulia

Roglic, hasi eta buka

Arraten sufritu arren, ondo kudeatu aldea eta nagusitasunez irabazi du Euskal Herriko Itzulia. Mikel Landa izan da bigarren eta Ion Izagirre hirugarren. Etapa Enric Masek irabazi du.

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko apirilaren 7a
09:26
Entzun

Esloveniarrak burua hotz izan du Arrateko igoeran eta pilaturiko errentari esker irabazi du Itzulian, eta 1.09ko aldearekin irabazi du Euskal Herriko Itzulian. Bere atzetik bi euskal herritarrek bukatu dute sailkapenean. Bigarren Mikel Landa izan da, 1.09ra, eta hirugarren Ion Izagirre 1.42ta. Euskal Herriko Itzulian podiumean bi euskal herritar sartzen diten zortzigarren aldia da.

Etapari dagokionez, Enric Masek irabazi du. Eguneko ihesaldian sartu da, eta hura da harrapatu ez duten bakarra. Matsarian igoera bikaina egin du. Atzean Mikel Landak erasoa jo du, eta Roglic utzi du atzean. Liderrak sufritu egin du, baina ondo eutsio dio aldeari. Etaparen amaieran medikua eskatu du. Irten eta berehala erorikoa izan du eta herrenka zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.