Espainiako Vuelta

Roglicek irabazi du Espainiako Vuelta

Azken erlojupekoa irabaziz amaitu du itzulia esloveniarrak. Enric Mas izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Jack Haig hirugarren.

Primoz Roglic garaipena ospatzen, gaur, bere taldekideekin. MANUEL BRUQUE / EFE
2021eko irailaren 5a
20:58
Entzun

Txapeldun handien gisan amaitu du Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) Espainiako Vuelta: azken etapa ere irabaziz. Itzuli osoan ez du aurkaririk izan esloveniarrak, eta bere hirugarren Vuelta irabazi du. Aurtengoan lau etapa poltsikoratu ditu.

Erlojupekoko txapeldun olinpikoa da Roglic, eta gaur erakutsi du hori beste behin. Hamalau segundo atera dizkio Magnus Cort Nielseni (EF), eta 52 Thymen Arensmani (DSM). Aurretik ere liderrak abantaila ederra zuen sailkapen nagusian, baina are eta gehiago zabaldu du gaur. Azkenean, Enric Masi 4:42 (Movistar) minutu atera dizkio, eta Jack Haigi (Bahrain), 7:40. Bi horiek osatu dute podiuma.

Erregulartasunaren maillot berdea Fabio Jakobsenek (Deceunick) irabazi du; mendikoa, Michael Storerrek (DSM); gazte onenarena, Gino Maderrek (Bahrain); eta talderik onena Bahrain Victorious izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.