ITALIAKO GIROA

Roglicentzat erlojupekoa

Gianluca Brambillak segundo bakarraren aldeagatik eutsi dio maglia arrosari.

Roglic helmugan. @GIRODITALIA
2016ko maiatzaren 15a
17:21
Entzun

Radda in Chianti eta Greve in Chianti artean, 40 kilometroko erlojupekoa izan dute txirrindulariek Italiako Giroko bederatzigarren etapan. Primoz Roglic izan da azkarrena, 51:45eko denbora eginda. Matthias Brandle izan da bigarren hamar segundora, eta Vegard Stake Laengen hirugarren, erlojupekoa Roglicek baino hamazazpi segundo motelago eginda.

 

Sailkapen nagusian, gutxigatik baina eutsi dio maglia arrosari Gianluca Brambillak. Bob Jungels da bigarrena, eta Steven Kruijswijk hirugarren. Mikel Landa zortzigarren postua da, Brambillarekiko minutu bat eta hemezortzi segundo galduta.

 

Atseden eguna dute astelehenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.