Dennis hasi eta buka nagusitu da, tarteko mugarri guztietan izan baita azkarrena. Evenepoel eta Victor Campenaerts egon dira gertuen, baina urrun. Flandriako bi txirrindulariek lehia polita izan dute kilometro askoan zilarrezko domina irabazteko, baina Campenaertsek matxura izan du bizikletan, eta denbora asko galdu du. Azkenean, 11. postuan amaitu du, Dennisengandik ia hiru minutura. Filippo Ganna italiarrak aprobetxatu du flandriarraren zoritxarra, eta brontzezko domina kolkoratu du.
🌈WORLD CHAMPION🌈
— UCI (@UCI_cycling) September 25, 2019
Rohan Dennis 🇦🇺 takes the 2019 UCI Road World Championship Elite Men’s Individual Time Trial title!#Yorkshire2019pic.twitter.com/sxC8jWIZeM
Castroviejo izan da euskal herritar bakarra lehian. Getxoztarrak lehiatu bezperan onartu zuen konfiantza handiagoa izan zuela aurreko ekitaldi batzuetan, ez zuelako berriki emaitza on bat lortu izanaren bermea. Bada, agerian geratu da hori, ezinean aritu baita. Oso urrun izan ditu aurrekoak.
Ostegunean junior mailako errepideko lasterketa jokatuko da Yorkshiren (Ingalaterra). Euskal Herriko txirrindulari bat izango da lehian: Igor Arrieta nafarra.