Jose Joaquin Rojas (Movistar) izan da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapako garailea (Gueñes-Gueñes, 153 kilometro). Esprintean nagusitu da. Denboraldiko lehen garaipena du. Bera jarri da lider Itzulian.
Wout Poels sartu da bigarren, Fabian Wegmann hirugarren, Arthur Vichot laugarren, Daniele Ratto bosgarren.
Etapako beste protagonistak David De la Fuente (Caja Rural) eta Davide Mucelli (Utensilnord) izan dira, kilometro asko egin dituztelako ihes eginda. 15.ean aldegin dute eta 137.ean harrapatu dituzte.
Orain dela aste batzuetako diru kezkak atzean utzita, gaur ekin diote Euskal Herriko Itzuliari. Sei etapa izango ditu, eta Gasteizen, Eibarren (Gipuzkoa), Beran (Nafarroa) eta Oñatin (Gipuzkoa) izango dira beste bukaerak. 52. Itzulia da aurtengoa.
Bihar Gueñes-Gasteiz korrituko dute, 167,5 kilometroko etapa. Hirugarren mailako bost mendate izango dira eta bigarren mailako bat.