Nico Rogsberg (Mercedes) pilotu alemana da 1 Formulako Munduko Txapelketako aurreneko liderra. Berak irabazi du goizaldean Melbournen egin duten aurreneko lasterketa. Lewis Hamilton (Mercedes) izan da bigarrena, eta Sebastian Vettel (Ferrari) hirugarrena.
Fernando Alonso (McLaren) Espainiarrak istripu ikusgarria izan du. Autoa txikituta utzi du, baina onik atera da. Izatez, bere kabuz atera da erabat itxuraldatuta geratu den autotik.
Hemen sailkapena:
1-NICO ROSBERG (MERCEDES) 25 puntu
2-LEWIS HAMILTON (MERCEDES) 18 puntu
3-SEBASTIAN VETTEL (FERRARI) 15 puntu
4-DANIEL RICCIARDORED (BULL RACING) 12 puntu
5-FELIPE MASSA (WILLIAMS) 10 puntu
6- ROMAIN GROSJEAN (HAAS) 8 puntu
7-NICO HULKENBERG (FORCE INDIA) 6 puntu
8-VALTTERI BOTTAS (WILLIAMS) 4 puntu
9-CARLOS SAINZ (TORO ROSSO) 2 puntu
10-MAX VERSTAPPEN (TORO ROSSO) puntu 1