Ruben Belokik erretiroa hartzea erabaki du. 37 urterekin, eta hemeretzi urteko ibilbidea egin ondoren, inoizko buruz buruko txapeldun gazteenak gerrikoa erantziko du. Martxora arteko kontratua zuen Asegarcerekin, baina ez du amaituko, eta lehenago jokatuko du azken partida. Pilotariak prentsaurrekoa emango du asteartean xehetasun guztiak emateko, eta atzo ez zuen deus ere aurreratu nahi izan.
Beloki mito bizia da, 1992ko abuztuaren 8an debuta egin ondoren lau aldiz izan zen buruz buruko txapeldun (1995, 1998, 1999, eta 2001). Aurrenekoa 20 urterekin, eta ondorioz, titulua lortu duen pilotaririk gazteena da. Burlatako latigo-ak hamar urtez agindu zuen atzeko koadroetan, eta Patxi Eugiren aurkako partidek toki berezia izango dute pilota historia liburuetan. Azken urteetan lesioek ez diote bere onena ematen utzi, eta maila oneko partida gutxi jokatu ditu.
Mendizabal III.a, finalera
Aitor Mendizabal 2. Mailako lau t'erdiko finalerako sailkatu zen atzo, Jon Ander Albisuri Ataunen 22-13 irabazi ondoren. Galtzailea, horrenbestez, aukerarik gabe gelditu da. Beste txartela Lemunok eta Ongaik izango dute jokoan, bihar, Bilbon.
Ruben Belokik 19 urteko ibilbideari amaiera jartzea erabaki du
Martxora arteko kontratua izan arren, asteartean argituko du noiz jokatuko duen azken partida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu