Eskuz binakako txapelketa

Ruben Belokik Irujo eta Lasa III.aren aurkako partida jokatuko du igandean, Gasteizko Ogetan

Ruben Beloki pilotari nafarrak igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan Juan Martinez de Irujo eta Oscar Lasaren aurkako partida erabakigarria jokatuko duela iragarri du gaur goizean. Belokik Aimar Olaizola bikotekidearen entrenamendu saioa egin du Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta hasieran gehiegi behartu gabe aritu bada ere, bukaera aldera pilotari gogor eman dio, eta eskuak minik ematen ez ziola ikusita, igandeko partidua jokatzeko moduan dagoela erabaki du.

2004ko martxoaren 4a
18:57
Entzun
Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko da datorren igandean, arratsaldeko 17.00etan, eskuz binakako pilota txapelketako bigarren finalista zein izango den erabakitzeko partida erabakigarria. Aimar Olaizola eta Ruben Beloki, Juan Martinez de Irujo eta Oscar Lasaren aurka ariko dira. Partida horretako bikote irabazleak Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko du Titin III.a eta Goñi III.aren aurka. Finala Donostiako Atano III.en jokatuko da. Hala ere, finalaren eguna zehaztu gabe dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.