Ruben: «Osasunaren seriotasunak erakarri nau»
FUTBOLA. Osasunak atzo aurkeztu zuen Ruben Gonzalez, Mallorcatik fitxatutako erdiko atzelari galiziarra. Ruben «pozik» azaldu zen Iruñera etortzeagatik, eta nabarmendu zuen «Osasunaren seriotasunak eta lan egiteko moduak erakarri» ziola hasieratik. «Lana, umiltasuna eta eskarmentua» eskaini nahi ditu, eta taldearen helburuez galdetuta, «mailari eustea» izan behar duela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu