Ruben Quintana Bilbao Basket taldeko jokalariak koma egoeratik irten zuen atzo, haren egoerak hobera egin eta gero. Hilaren 15ean auto istripu larria izan zuen eta ordutik egon da koman. Medikuek esan dutenez, konortea berreskuratu du hark, eta gaur sendagileekin eta senideekin hizketan aritu da. Lehengo ostiralean hainbat ebakuntza egin zizkioten.
Hala ere, jokalariak oraindik zainketa Intentsiboetako Unitatean egon beharko du, beste ebakuntza batzuk egin behar dizkiotelako; horietako bat ezkerreko besahezurrean, asteberen buruan.
Hainbat lagunekin batera autoan zihoala izan zuen istripua hilaren 15ean Kanariar Irletan (Espainia). Lau pertsona zauritu egin ziren -Quintana, haien artean- eta bi hil.
Saskibaloia
Ruben Quintanak hobera egin du
Bilbao Basket taldeko jokalariak auto istripu larria izan zuen hilaren 15ean eta koma egoeran egon da ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu