Italiako giroa

Rubiano, seigarren etapako irabazlea

Androni taldeko txirrindularia bakarrik heldu da helmugara. Adriano Malori jarri da sailkapen orokorraren buruan. 

2012ko maiatzaren 11
18:02
Entzun

Miguel Angel Rubianok irabazi du gaur Italiako Giroko 6. etapa, erraz. Androni taldeko txirrindularia bakarrik heldu da helmugara. Adriano Malori sartu da bigarren, eta horrela lehendabiziko postua eskuratu du sailkapen orokorrean.

Michal Golas izan da hirugarrena.

Bihar korrituko dute 7. etapa: Recanati-Rocca di Cambio (205 kilometro). Erdi mailako mendateak izango dituzte.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.


- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney. 


- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney.

- 4. etapa: Verona-Verona. Irabazlea: Garmin taldea. Liderra: Ramunas Navardauskas.

- 5. etapa: Modena-Fano. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Ramunas Navardauskas. 

- 6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio. Irabazlea: Miguel Angel Rubiano. Liderra: Adriano Malori 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.