Rui Costa portugaldarrak irabazi du Frantziako Tourreko zortzigarren etapa, Aigurandek hasi eta Super Besse Sancy-n amaitu dena. Guztira 189 kilometro eduki ditu etapak, eta eguneko ihesaldian sartu ondoren, bakar-bakarrik helmugaratu da Movistarreko portugaldarra. Hushovdek jarraitzen du lider.
Aleksandr Vinokurov saiatu da urrutitik erasoa jo eta faboritoekiko aldea lortzen. Baina azken kilometro eta erdian itota geratu da.
Lehen egunekoaz gain, hainbat eroriko izan dira astean zehar, eta gaur Chris Hornerrek utzi du karrera. Atzo erorikoa izan zuen, eta haustura bat jasan zuen sudurrean. Gorputzean, gainera, hainbat kolpe ditu, Radioshack taldeko arduradunek esan dutenez. Atzo Bradley Wiggins erretiratu zen, lepauztaian min hartuta.
Beñat Intxausti Movistar taldeko txirrindulariak ere haustura bat du eskuin ukondoan lehen egunean erori ostean, eta bizkaitarrak erretiratzea erabaki du azkenean, helmugara iristeko hamar bat kilometro falta zirenean.
Biharko etapa Issoire eta Saint-Flour artekoa izango da eta 208 kilometro izango ditu.
Etapa Irabazlea Liderra
1.- Phillipe Gilbert (Omega Pharma) Phillipe Gilbert (Omega Pharma)
2.- Team Garmin-Cervelo Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
3.- Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
4.- Cadel Evans (BMC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
5.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
6.- Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
7.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
8.- Rui Costa (Movistar) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)