Ruiz de Larrinaga, Espainiako Kopako buru
ZIKLO-KROSA. Javier Ruiz de Larrinagak (Lizarte), Espainiako Kopako lehen proba irabazi zuen herenegun Villaralbon (Gaztela eta Leon, Espainia). Arabarrak azken itzulian jo zuen erasoa eta sei segundoren aldea atera zion Isaac Suarezi (Cantabria). Suarezek Egoitz Murgoitiori (Hirumet) irabazi zion esprinetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu