Ruiz eskuko minez dago, eta Zabalak ordezkatuko du gaur Labriten

Berrizko atzelariak atzo jakin zuen albistea, eta Bengoetxea VI.arekin ariko da, Irujo eta Merino II.aren aurka

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Patxi Ruizek ez du jokatuko Iruñeko Labriteko binakako txapelketako gaurko partida (17:15, Nitro). Aste osoa izterreko minaren inguruko zalantzekin igaro ostean, azkenean, eskuin eskuko minak eragotziko dio jokatzea. Haren ordez, Ibai Zabala ariko da Bengoetxea VI.aren alboan eta Irujo eta Merino II.aren aurka. Gaurkoa ez da Berrizko atzelariak jokatuko duen binakakoaren lehen partida. Iaz ere bat jokatu zuen, Bengoetxea VI.aren alboan, Beloki ordezkatuz. Zabalak atzo jakin zuen gaur jokatu behar zuela, baina sasoian dago, eta abenduan azken unera arte egon zen binakakoan sartzeko kinieletan. Gaurko partida oso garrantzitsua da bi bikoteentzat. Asegarcekoak lau garaipen ditu; Aspekoak, berriz, hiru. Eta irabazita are gehiago estutuko litzateke sailkapena. Lehen itzuliko partidan Bengoetxea VI.ak eta Ruizek oso erraz irabazi zuten, Eibarren (22-4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.