Ruizek uste baino zuntz haustura txikiagoa dauka, eta oso litekeena da garaiz osatzea

enekoitz telleria sarriegi
2004ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Gasteizen pasatu zuen atzoko egun ia osoa Patxi Ruiz eskuz banakako egungo txapeldunak. Iñigo Simon Asegarceko medikuarekin lehenengo, Mediplanen kontsultan, larunbatean Iruñean izandako lesioa zenbaterainokoa zen jakiteko. Eskuin hanka lurrean jartzeko arazoekin esnatu zen atzo ere Ruiz, baina aurreko egunetan baino hobeto. Egin zioten erresonantzia, eta albiste onak: zuntz haustura dauka eskuin hankako muskulu bikian, baina hasieran uste zutena baino txikiagoa. Mikel Sanchezen kontsultara joan zen handik, GasteizkoEsperanzara. Beste erresonantzia bat egin zioten han, eta tratamenduan jarri. Aimar Olaizolarekin iazko finalaren bezperan erabilitako tratamendu berbera da: plasma injekzioak. Pilotariari odola atera, tratatu, eta berriro sartzen diote haustura ahalik eta lasterren osatzeko. Tratamenduan jarraitu beharko du, eta azken unean jakingo da jokatzeko moduan izango ote den. Apirilaren 11n dauka jokatu beharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.