Txirrindularitza / italiako giroa
Rujanok irabazi du Giroko etapa, eta Garatek bosgarren jarraitzen du sailkapen nagusian
Italiako Giroa Paolo Salvoldellik irabazi duela esan daiteke. Biharko etapa falta da, baina ikaragarriren bat pasatzen ez bada, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izango. Gaurko etapa latza izan da. Onenek estu-estu zaindu dute denbora, sailkapen nagusiko postuei heltzeko. Rujano sartu da aurrena helmugara, eta haren atzetik Simoni. Juanma Garate ere oso ondo ibili da, baina bere aurrekoak ere halaxe ibili direnez, sailkapen nagusiko bosgarren postutik gora egiterik ez du izan.
Rujanoren eta Simoniren atzetik Di Luca joan da, eta hurrengo taldean Savoldelli. Horiek dira sailkapen nagusian lehen postuetan daudenak: Savoldelli aurrena, Simoni bigarren, Rujano hirugarren eta Di Luca laugarren. Berdin-berdin geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu