Dinara Safinak eta Anna Ivanovicek jokatuko dute Roland Garroseko emakumezkoen finala, etzi. Safinak gaur arratsaldean Svletana Kuznetsovari 6-3 eta 6-2 irabazi dio finalerdia. Grand Slameko bere lehen finala izango du. Ivanovicek, berriz, Jelena Jankovic 6-4, 3-6 eta 6-4 gainditu du gero. Ivanovic iaz ere finalera heldu zen, baina galdu egin zuen Justine Heninen kontra.
Gizonezkoen finalerdiak bihar jokatuko dituzte: Rafael Nadal-Novak Djokovic eta Roger Federer-Gael Monfils. Finala, igandean.
Tenisa
Safina-Ivanovic, Roland Garroseko finala
Aurrenak 6-3 eta 6-2 irabazi dio Kuznetsovari, bigarrenak 6-4, 3-6 eta 6-4 Jankovici.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu