Bezperan huts eginda, dezenteko amorruarekin zegoen Peter Sagan (Tinkoff), eta hainbestean baretu du giroa, Quinto eta Olivone artean Suitzako Itzuliko hirugarren etapa irabazita. Stefan Denifl (IAM), Marco Marcato (Wanty-Gobert) eta Branislau Samoilau (CCC) ibili dira ihes eginda, baina 8,5 kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak. Gorabehera etengabean, eraso festa handia izan da azken kilometroetan, baina oso adi ibili dira Sagan bera eta Rafal Majka (Tinkoff), taldekidearen mesedetan. Aldapa behera, oso bizi ibili da Sagan azken metroetan, eta garaipen erosoa lortu du azkenerako, Dani Morenori (Katuxa) aurrea hartuta.
Sailkapen nagusian ez da izan aldaketa handirik eta Tom Dumoulinek (Giant) jarraitzen du lider. Bost segundora dauzka orain Dani Moreno eta Sagan. Flims eta Schwarzenbach artean, laugarren etapa jokatuko da bihar.