frantziako tourra

Sagan nagusitu da bigarren etapan

Erorketaz jositako etapa izan da gaurkoa ere. Esprintean erabaki da, baina handik kanpo gelditu dira asko azken kilometroan lurrera erorira.

Sagan eta Gaviria, gaur, etaparen hasieran. SEBASTIEN NOGIER, EFE
2018ko uztailaren 8a
17:47
Entzun

Peter Saganek (Bora) etapa irabazi du, eta gainera lidergoa ere eskuratu du. Fernando Gaviria (Quick Step) zen gaur mailot horiarekin, eta etapa amaitzera zihoanean bazirudien sailkapen nagusian ez zela aldaketarik izango, faborito nagusiak batera baitzioazen. Azkenetako bihurgune batean, baina, txirrindulari ugari erori dira lurrera, eta tropelaren aurrean zihoazenek bakarrik egin dute esprinta.

 

Sailkapen nagusia, Saganek sei segundo ateratzen dizkio Gaviriari eta 10 Colcrelliri. Bihar, erlojuaren kontrakoa dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.