Peter Saganek (Cannondale) irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapa. Itzuliko lehen garaipena da eslovakiarrarentzat. John Degenkolb (Shimano) eta Daniele Bennattiren (Radioshack) aurretik helmugaratu da Albin. Daryl Impeyk (Orica) jarraitzen du sailkapen nagusiko buruan.
Etapa ikusgarria izan da, Cannondale taldeak helmugarako 115 kilometro falta zirenean erasoa jo eta tropela bitan hautsi baitu. Atzean gelditu dira Mark Cavendish (Omega), Andreas Greipel (Lotto) eta Marcel Kittel (Shimano). Etapa bi multzoen arteko jazarpen proba izan da helmugarako 45 kilometro falta zirenean azteko tropelak amore eman duen arte. Cannondaleko txirrindulariek zuzendu dute aurreko multzoa eta Saganek ondo baliatu du lana.