Txirrindularitza

Saganena, Saganentzat

Cannondale taldeko eslovaquiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa, talde txiki baten esprintean, Michael Albasiniri (Orica) eta Sergio Luis Henaori (Sky) aurrea hartuta.

unai zubeldia
2014ko ekainaren 16a
17:36
Entzun

Faboritoen artean batere zalapartarik gabe, espero zenak irabazi du Suitzako Itzulia, Sarnen eta Heiden artekoa: Peter Saganek (Cannondale). Bihurgune askokoa eta arriskutsua zen amaiera, eta Michael Albasinik (Orica) estu hartu du eslovakiarra. Baina azken 150 metroetan erreakzio polita edukita, bi besoak altxatuta helmugaratu da Sagan. Suitzako Itzulian bederatzigarren garaipena du jada Cannondalekoak. Bi lortu zituen 2011n, lau 2012an, bi 2013an eta gaur bederatzigarrena. Lehiaketara bueltan, garaipenaren lehian sartu da Sergio Luis Henao (Sky), eta hirugarren postu ona lortu du azkenean. Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Tony Martinek (Omega) jarraitzen du lider. Heiden eta Ossingen artean, laugarren etapa jokatuko da bihar (160,4 km).  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.