Salagoitiren ordez Cacouault izendatu dute Baionako presidente

Biltzar nagusiak Alain Aflelouren zerrendaren alde egin du 58 akzioko alde eskasarekin

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Baionak azken hilabetean izan duen krisiak bukaera izan zuen herenegun. Akzionisten biltzar nagusiak Francis Salagoitiren Administrazio Kontseilua kalera bidaltzea erabaki zuen, eta haren ordez kontseilu berri bat izendatu zuen, Alain Aflelouk gidatutako izenekin. Erabaki horren ondorioz, gaurtik aitzina, Michel Cacouault izanen da Baionako presidente berria.

Bozketa tentsio giroan iragan zen. Gehiengo oso estuz lortu zen Salagoitiren kontseilua baliogabetzea. 100.000 akziorengan, 58 akzioko aldearekin onartu zen Salagoitiren administrazio kontseilua baliogabetzea. Bozka hori garaipen bat da Aflelou etxearentzat, eta Jean Grenet Baionako auzapezarentzat. Gaurtik aitzina hasiko da lanean zuzendaritza talde berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.