TXIRRINDULARITZA. Sam Bennettek (Bora) Italiako Giroko bigarren etapa garaipena lortu zuen atzo, Imolako zirkuituan. Irlandarrak ausart jokatu zuen azken kilometroan, helmugatik 400 metrora erasoa jo, eta esprinta hautsiz. Bigarren Danny Van Poppel (Lotto) izan zen, eta kronometratzaileek denbora bera zioten arren, Benettek nagusitasunez irabazi zuen.
Irabazleak esku bat heldulekuan zuela ospatu zuen garaipena, zorua oso bustia zegoelako. Euriak asko zaildu zuen etapa, eta traba handia izan zen azken hogei kilometroetan egon zen eraso festarako. Urduritasuna eta euria ez dira konbinazio ona, baina, zorionez, ez zen erorketa larririk egon, ezta aldaketarik ere sailkapenean. Simon Yates (Mitchelton) da lider.
Sam Bennettek bigarren etapa garaipena lortu du Giroan
Helmugatik 400 metrora erasoa jo, eta esprinta hautsi du irlandarrak. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu