Etapa eguneko ihesaldiarekin hasi zen, eta bertan sartu zen Markel Irizar (Trek). OƱatiarrak Davide Bellerini (Androni) eta Maxime Belkovekin (Katuxa) egin zuen ihes zortzigarren kilometroan. 140 kilometro egin zituzten ihesean, tropelak helmugatik bederatzi kilometrora harrapatu zituen arte. Esprinta saihestezina zen, eta Bennett azti ibili zen. Azken metroetan Vivianiren gurpilera jarri eta aurrea hartu zion. Giroko lehen bi esprintak Vivianik irabazi zituen, bere aurkariekin estrategia bera erabiliz. Gaur 203 kilometroko etapa jokatuko dute, Montevergine di Mercoglianoko (1.260 metro) igoerarekin amaituko dena. Hemezortzi kilometroko mendatea da, baina ez oso gogorra.
Bestalde, eta Girotik kanpo, Euskadi-Murias taldeak sasoiko lehen garaipena lortu zuen atzo. Jon Aberasturi izan zen Aragoi