Txirrindularitza

Samuel Dumoulinek irabazi du Tourrean

William Frischkorn geratu da bigarren, eta Roman Feillu hirugarren. Azken honek elastiko horia eramango du bihar; 29,5 kilometroko erlojupekoa korrituko dute.

2008ko uztailaren 7a
18:04
Entzun
Cofidis taldeko Samuel Dumoulinek irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko hirugarren etapa, 208 kilometrokoa, Bretainiako Saint Malo eta Naoned (Nantes) hirien artekoa. Bigarren postuan William Frischkorn sartu da, eta Roman Feillu izan da hirugarrena.

Dumoulinek sprint luze baten ondoren garaitu ditu berekin zihoazen beste bi txirrindulariak, errepidean bost ordu, bost minutu eta 28 segundo eginda. Frischkorn (Garmin Chipotle taldekoa) hiru segundora sartu da.

Feilluk (Agrotubel taldekoa) hartu du elastiko horia, Alejandro Valverderi kenduta. Izan ere, elastikoa hartzeko beharrezkoa zuen aldea, 18 segundo baino handiagoa, gainditu du Feilluk. Izan ere, tropela -Valderde tartean zela- irabazlearengandik 2'03ra iritsi da.

Bihar korrituko dute laugarren etapa: Cholet-Cholet, 29,5 kilometroko erlojupeko laua.

Hilaren 27an bukatuko da Frantziako txirrindulari itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.