Samuel Sanchez Amstel Gold Race lasterketan izango da azkenean

Euskal Herriko Itzulia irabazi berritan, espainiarraren sasoia baliatu nahi du Euskaltel-Euskadik

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Unerik gozoenean, Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) Amstel Gold Race klasiko ospetsuan parte hartuko du, etzi. Euskal Herriko Itzulia irabazi berritan, sasoi onean dela erakutsi nahiko du asturiarrak. Harekin batera, hauek osatuko dute Euskaltelen zortzikoa: Egoi Martinezek, Ruben Perezek, Jorge Azanzak, Romain Sicard-ek, Gorka Izagirrek, Pello Bilbaok eta Ricardo Garciak. Esperientzia handiko txirrindulariak, gazteenekin elkartu ditu Gorka Gerrikagoitiak. World Tourreko sailkapenerako ahalik eta puntu gehien lortzea da taldearen helburu nagusia.

Atzoko albiste txarra Tony Martin (Omega Pharma Lotto) txirrindulari alemaniarrak eman zuen. Entrenatzen ari zela istripu larria izan zuen auto bat jota. Konorterik gabe gelditu eta erietxera eraman behar izan zuten. Ebakuntza egin beharko diote, matrailezurra hautsita baitauka. Haren egoera egonkorra da, baina egun batzuk igaro beharko ditu ospitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.