Frantziako Tourrean etapa irabazteko aukera handia galdu zuen atzo Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko txirrindulariek, eta huts egin zuela aitortu du. Andy Schleck nagusitu egin zitzaion bien arteko esprintean, Avoriaz gainean. "Bihotzarekin gehiago pentsatu nuen buruarekin baino. Hura baino azkarragoa naiz, baina txirrindularitzan ez du bizienak irabazten, inteligenteenak baizik".
"Akatsetatik ere ikasten da, ordea", esan du gaur Sanchezek. Bere helburua etapa bat irabaztea dela jakinarazi du, eta ez hainbeste sailkapen nagusia. "Dena dela, beste urteetan baino erregularragoa izan nahi dut. Gainera, kontratua amaituko da zait aurten eta Tour ona egin nahi dut".
Alberto Contador da harentzat Frantziako itzulia irabazteko faborito nagusia.
Gaur atseden eguna dute Tourrean. Bihar izango da 9. etapa: Morzine Avoriaz-Saint Jean Maurienne. Mendia izango da: Colombiere eta Saisies lehen mailako mendiak eta Madeleine maila berezikoa igoko dituzte.
frantziako Tourra
Samuel Sanchez damututa
Euskaltel Euskadiko kideak aukera ona galdu zuen atzo etapa irabazteko. "Andy Schleck baino azkarragoa naiz, baina txirrindularitzan ez du bizienak irabazten, inteligenteenak baizik". Gaur atseden eguna dute Tourrean; bihar mendiko etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu