Samuel Sanchez erabat osatu da, eta Donostiako Klasikoan izango da

Datorren asteartean izango da proba, eta Astarlozak, Txurrukak eta Igor Antonek ere parte hartuko dute

jon eskudero
Donostia
2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Euskaltel-Euskadik jakinarazi du taldeko zein txirrindulari ariko diren Donostiako Klasikoan, datorren asteartean. Frantziako Tourrean erori eta lepauztaia hautsi ondoren, Samuel Sanchez lehiara itzuliko da. Erabat osatu da, nonbait, eta Vueltan izango ez den arren, Donostiako errepideetan ibiliko da. Talde indartsu baten aldeko apustua egin du talde laranjak: Sanchezez gain, Igor Anton, Astarloza, Txurruka, Landa, Gorka Izagirre, Romain Sicard eta Ivan Velasco ere bertan izango dira. Txurruka eta Astarloza lehiara itzuliko dira, Tourrean erori ondoren. Txurrukak lepauztaia hautsi zuen, eta Astarlozak eskuin ukalondoan hartu zuen min. Antonek, berriz, Espainiako Vuelta prestatzeko baliatuko du proba, Landak bezalaxe.

Oomenaldia Vinokurovi

Donostiako Klasikoko arduradunek jakinarazi dutenez, Alexander Vinokurovi (Astana) omenaldia egingo diote taldeen aurkezpenean, Olinpiar Jokoetan urrea irabazi berri duelako. Lasterketa amaitu ondoren, prentsaurrekoa emango du Kursaalean. Marino Lejarretari ere egingo diote omenaldia, Klasikoa hiru aldiz irabazi duen bakarra delako —1981, 1982 eta 1987an gailendu zen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.