Txirrindularitza

Samuel Sanchezek berriro irabazi du Vueltan

Euskaltel-Euskadikoa nagusitu da Abantos gainean, eta podiumetik bederatzi segundora dago orain. 20 kilometroko erlojupeko laua izango dute bihar.

2007ko irailaren 21a
18:18
Entzun
Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia sasoian da, eta gaur berriro hura izan da Espainiako Vueltako etapako irabazlea (19. etapa, Avila-Abantos gaina, 133 kilometro). Aurtengo itzuliko bigarren garaipena du. Igor Anton taldekideak ere etapa ona egin du, hamalau segundora bosgarren sartu baita helmugan.

Daniel Moreno izan da gaur bigarren, Sanchezen denbora berean. Hiru segundora Denis Mentxov liderra eta Oscar Sastre hirugarren sailkatua heldu dira. Cadel Evans (bigarrena) eta Vladimir Efimkin (bosgarrena) izan dira gaurko galtzaile nagusiak, 1.25era eta 1.23ra sartu direlako.

Mentxovek segitzen du Vueltan lider. Sastre da bigarrena orain (3.02ra), Evans hirugarren dago (3.49ra), Sanchezek laugarren segitzen du (3.58ra), Ezequiel Mosquera dago bosgarren (5.23ra), Efimkin seigarren (5.47ra), Vladimir Karpets zazpigarren (7.55era), Anton zortzigarren (7.58ra), Manuel Beltran bederatzigarren (8.27ra), Carlos Barredo hamargarren (10.08ra).



Bihar, Vueltako 20. etapa: Collado Villalba-Collado Villalba. 20 kilometroko erlojupekoa da, laua.

Etzi bukatuko da itzulia, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.