Txirrindularitza

Samuel Sanchezek bigarren etapa garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri

Burgosko Vueltako lidergoa ere eskuratu du.

2010eko abuztuaren 5a
17:31
Entzun
Samuel Sanchez espainiarrak irabazi du Burgosko Vueltako bigarren etapa, eta bigarren garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri, atzo Fernandez de Larreak irabazi baitzuen aurreneko etapa. Bi etapatik biak irabazi ditu beraz Euskal Herriko taldeak. Lider jarri da gainera Samuel Sanchez.

Gaur, Burgos eta San Juan del Monte artean, 165 kilometro egin behar izan dituzte. Hirugarren mailako mendatean bukatu da etapa, 2 kilometroko igoera baten ostean.

Bihar, 21,3 kilometro egin beharko dituzte taldekako erlojuaren aurkako etapan, Queso de Sasamon eta Melgar de Fernamental artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.