Txirrindularitza

Samuel Sanchezek dio Euskaltel-Euskadin segituko duela

2008ko urriaren 15a
15:48
Entzun
Samuel Sanchez (Espainia) txirridulariak gaur adierazi du Euskaltel-Euskadin jarraituko duela hurrengo bi denboraldietan ere. "Ez dut sinatu oraindik, baina Euskaltelen jarraituko dut. Gauza txiki batzuk baino ez zaizkigu falta lotzeko", esan du Sanchezek El Diario Vasco egunkarian.

Abuztuan Pekinen Olinpiar Jokoetako errepideko proban urrezko domina irabazi zuenetik eskaintza garrantzitsuak izan ditu, baina Euskaltel-Euskadik lortu du hark ez alde egitea. "Bi aldeok amore eman dugu pixka bat. Oso garbia izan da negoziazioa", aitortu du txirrindulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.