Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari ohi Samuel Sanchezek positibo eman du dopin kontrol batean, eta behin-behinean zigortu egin dute; hortaz, ezingo du txapelketan parte hartu.
Kontrola joan den abuztuaren 9an egin zioten, txapelketatik kanpo. Adierazi dutenez, GHRP-2 hormonan positibo eman du —hazteko hormona bat—.
Sanchezek eskubidea dauka beste kontrol bat eskatzeko. Hala egingo balu, bigarren azterketa horren ondoren erabakiko litzateke ea zigorra behin betikoa den ala ez. Bitartean, ordea, ezingo du parte hartu, eta Espainiako biran ezin izango da aritu.