San Antonio Spurs 1-0 aurreratu zaio Oklahoma City Thunderri NBAko Mendebaldeko Konferentziako finalean, eta gertuago dauka final handia. Galduta zeukan partidari buelta eman zion Texasko taldeak, hirugarren laurdenean 62-71 aurreratu baitzen Oklahoma. Une horretan hutsarte erabakigarria eskatu zuen San Antonioko Greg Popovitx entrenatzaileak. Adorea eta kemena eskatu zien bere jokalariei, eta Manu Ginobilik ulertu zuen ondoen mezua.
Hegaleko argentinarrak lan bikaina egin zuen azken laurdenean, 11 puntu saskiratuz, eta 96-89 jarri zen aurretik San Antonio. Ginobilik 26 puntu sartu zituen denera, eta alferreko egin zuen Oklahomako James Hardenek egin zion defentsa. Kevin Durant izarrak ere kale egin zuen. 27 puntu eta hamar errebote lortu zituen guztira, baina azken laurdenean ez zuen puntu bakar bat saskiratu ahal izan. Besteak beste, Stephen Jacksonen zaintza lan onari esker.
Bihar goizaldean jokatuko da bigarrena, eta Oklahoma 2-0ekoa saihesten ahaleginduko da, etxera emaitza horrekin bueltatuko balitz akatsik egiteko aukera barik geratuko litzatekeelako. Ekialdean ere bart goizaldean hasi da finala, Miamin. Bostonen aurka jokatuko du, eta Chris Bosh gabe ariko badira ere, Floridakoak dira faborito argi.
San Antonio 1-0 aurreratu da NBAko Mendebaldeko finalean
Texasko taldeak bederatzi punturen aldeari eman dio buelta azken laurdenean, eta 96-89 irabazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu