San Antonio 2-0 aurreratu da NBAn, eta Indiana, 2-1
SASKIBALOIA. San Antonio Spursek eta Indiana Pacersek Los Angeles Clippersi eta Miami Heati irabazi zieten, hurrenez hurren, atzo, NBAko Mendebaldeko eta Ekialdeko Konferentzietako finalerdietan. Biek ala biek erraz lortu zuten garaipena. San Antonio 105-88 nagusitu zitzaion Clippersi, eta 2-0 da aurretik. Indianak, berriz, 94-75 hartu zuen mendean Miami, eta 2-1 da aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu