Saskibaloia

San Antonio 2-0 jarri da aurretik NBAko finalean

2007ko ekainaren 11
12:58
Entzun
San Antonio Spursek gero eta gertuago dauka NBAko titulua, 2-0 ari baitzaio irabazten Cleveland Cavaliersi. Bart lortu du bigarren garaipena, 103-92 irabazita.

Anthony Parker, Manu Ginobili eta Tim Duncan izan dira Spurseko onenak. Hiruren artean 78 puntu sartu dituzte: Parkerrek 30, Ginobilik 25 eta Duncanek 23 (eta 9 errebote eta 8 asistentzia).

Clevelandeko izarrak, LeBron Jamesek, 25 puntu egin ditu.

San Antoniori bi garaipen falta zaizkio NBAko titulua irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.