saskibaloia

San Antonio izango da Lakersen aurkaria NBAko Mendebaldeko finalean

Bart lortu du txartela, zazpigarren partidan Nueva Orleans Hornetsi 91-82 irabazita. Ekialdeko finala Boston Celtics-Detroit Pistons izango da.

2008ko maiatzaren 20a
09:28
Entzun
San Antonio Spurs taldeak bart lortu du NBAko Mendebaldeko finala jokatzeko txartela, Nueva Orleans Hornetsi finalerdiko azkeneko partidan 91-82 irabazita. 4-3 bukatu da kanporaketa.

Los Angeles Lakersek duela egun batzuk eskuratu zuen Mendebaldeko finaleko txartela, Utah Jazz 4-2 hartuta mendean.

Gaur ere Tony Parker basea (17 puntu), Manu Ginobili hegala (26 puntu) eta Tim Duncan pibota (16 puntu, 14 errebote) izan dira San Antonioko onenak. New Orleansekoak: Chris Paul basea (18 puntu, 14 asistentzia, 8 errebote) eta David West hegala (20 puntu).

Ekialdeko finala asteburuan erabaki zen, eta Boston Celtics-Detroit Pistons izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.