San Antonio Spurs taldeak berriz ere NBAko finalera sailkatzea lortu du, gaur Mendebaldeko Ligako ekipoen arteko finalean laugarren partida irabazi duelako Utah Jazzen kontra (108-84). 4-1 bukatu dute. Azkeneko bost urteetan hirugarrenez heldu da finalera Spurs.
Tim Duncan eta Anthony Parker izan dira Spurseko onenak: biek 21 puntu sartu dituzte. Fabricio Oberto Tauko jokalari ohiak, zazpi puntu egin ditu eta hamar errebote harrapatu.
Ekitaldeko finalean bina doaz Detroit Pistons eta Cleveland Cavaliers.
Saskibaloia
San Antonio Spurs, NBAko finalera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu